XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aho zabalik omen zegonan.

Horrela, odol hari bat zeriola.

Sekretoak kontatzeko bozaz mintzo dira, ukalondoekin saihetsetan ukituz, beren gona plisatuak izter artean bilduz.

Ahoak belarrietara hurbiltzen dira.

- Guapoa ahal hunan. - Guapoa ez zekinat.

Interesantea dun hitza beharbada.

Conchako baiadaren hondo gristatuan, Santa Clara-k apar zuri artean flotatzen du .

- Esaten diat, hemen beste gerra bat zetorrek.

- Ezagutu ez duenak ez zekik gerra zer den.

- Alperrik da esatea. - Bizitu ez zuenak ez daki haren berri. Ez horixe. - Alperrik da.

Jubilatuek eguzkiari itxoiten diote beren aulkietan.

Perlako semaforo aurrean hasperenak, hortz deskoloken tarte beltzak, postizoen trasparenziak erakusten dituzte.